XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SALTZAILEA: Banoa, banoa!

Denentzako dago.

(Aktoresa ezagutuz.)

Ene, hau ustegabea!

Angela Minervis aktoresa zara eta!

AKTORESA: Halaxe da, bai, neu naiz.

Guztietan ederrena, xarmangarriena, Angela Minervis!

1. HEAVYA: Egon isilik!

2. HEAVYA: Pelikula ikusi nahi dugu!

NESKATOA: Amatxo, amatxo!

Cocacola bat nahi dut!

AKOMODADOREA: (Sartuz.)

Zer gertatzen da hemen?

(Saltzailea-ri.)

Begira Maria, makina bat aldiz esan dizut, ba, zure txokotik ez irteteko!

Zoaz kanpora, tiraa!

(Irten egiten dira.)

(Aretoko argiak itzali dira eta badirudi pelikula hastera doala.

Garbitzailea kantari sartzen da.

Argiak piztu eta aretoa erratzaz garbitzen hasten da.)

1. HEAVYA: Orain zertan arituko ote da txoropito hori?

GARBITZAILEA: (Ikusleen artean.)

Mesedez, hankak altxatuko al dituzue?

AKTORESA: (Bere Errepresentatzaileari.)

Aizu, On Joxe, gizon hori zertan ari da?

Orain nire pelikula eman behar dute, nire pelikula!

GARBITZAILEA: (Frailea-ri.)

Aizu, jauna!

Palomita horiekin zinea zerri-zerri eginda jartzen ari zara.

FRAILEA: Begira, gazte.

Auzune honetako frailea naiz eta errespetu handiagoa eskatzen dizut.